MARTIN BERASATEGI
Donostiako Alde
Zaharrean familiaren jatetxe apaleko sukaldean jaiotako sukaldari bat aukeratu dut sarrera honetarako.
Duela 26 urte hasi zen lanbide sukaldaritzan. Amaren eta izebaren
sukaldean hazi zen, Bodegón Alejandron, garai hartako Donostiako
Alde Zaharreko jatetxerik merkeenean. Sukaldari ona izan nahi duen
edozeinentzat ezinbesteko den zerbait ikasi zuen han: jaio eta hazi
garen lekuko sukaldaritza tradizionala. Gero, kezkak eta gogoak
bilakaera bat izatera eraman zuten, berritu eta hobetzera. Baina
horretarako ez da aski berezko gaitasuna; teknika menperatu behar da eta
estudio handia behar da. Txarkuteria moderno eta tradizionala edo
bonboigintza ikasi zituen, adibidez.Berak dioenez: " Jakina, jatetxe handietako sukaldeetan aprendiz gisa ordu asko eman behar dira. Sukaldariak ez du mugarik. Bidaiak egin eta beste leku batzuetako teknikak bere sukaldera, bere lurrera egokitzen ditu, baina teknikoki ere oso jantzita egon behar du eta horretarako, ezagutu eta dastatu egin behar du beste leku batzuetan egiten dena".

No hay comentarios:
Publicar un comentario