jueves, 7 de febrero de 2013

MARTIN BERASATEGI

Donostiako Alde Zaharrean familiaren jatetxe apaleko sukaldean jaiotako sukaldari bat aukeratu dut sarrera honetarako.
Duela 26 urte hasi zen lanbide sukaldaritzan. Amaren eta izebaren sukaldean hazi zen, Bodegón Alejandron, garai hartako Donostiako Alde Zaharreko jatetxerik merkeenean. Sukaldari ona izan nahi duen edozeinentzat ezinbesteko den zerbait ikasi zuen han: jaio eta hazi garen lekuko sukaldaritza tradizionala. Gero, kezkak eta gogoak bilakaera bat izatera eraman zuten, berritu eta hobetzera. Baina horretarako ez da aski berezko gaitasuna; teknika menperatu behar da eta estudio handia behar da. Txarkuteria moderno eta tradizionala edo bonboigintza ikasi zituen, adibidez.





Berak dioenez: " Jakina, jatetxe handietako sukaldeetan aprendiz gisa ordu asko eman behar dira. Sukaldariak ez du mugarik. Bidaiak egin eta beste leku batzuetako teknikak bere sukaldera, bere lurrera egokitzen ditu, baina teknikoki ere oso jantzita egon behar du eta horretarako, ezagutu eta dastatu egin behar du beste leku batzuetan egiten dena".
PEQUERECETAS

Haurrekin janariak prestatzeko ideiak ematen dizkigun honako bloga aurkitu dut. Oso gauza eta ideia politak ematen ditu. Euskaraz ez bada ere, gomendagarria iruditu zait. Interesatzen bazaizue, sakatu irudiaren gainean. Janari berriren bat probatzeko baliogarria bazaizue poztuko naiz.Kontatuko didazue.


MAIONESA

Saltsa ezagun hau egiteko ontzi bat behar dugu oinarri.Oso erraz egin daiteke. Ez galdu parada haurrekin egiteko!

Osagaiak:
4dl oliba olio
1 arrautz eta 1 gorringo
2 goilarakada sagardo ozpina

Nola egin:

Ontzian jarriko ditugu gatza, ozpina, arrautza eta gorringoa.
Irabiagailua abiada handienenan jarri eta eragin. Hasieran  erdian mantenduko dugu, mugitu gabe. Gero, urtsu dagoenean, gora eta behera eraginen diogu.
Bien bitartean, oliba zorrotada mehe bat etengabe botako dugu bertara.