jueves, 7 de febrero de 2013

MARTIN BERASATEGI

Donostiako Alde Zaharrean familiaren jatetxe apaleko sukaldean jaiotako sukaldari bat aukeratu dut sarrera honetarako.
Duela 26 urte hasi zen lanbide sukaldaritzan. Amaren eta izebaren sukaldean hazi zen, Bodegón Alejandron, garai hartako Donostiako Alde Zaharreko jatetxerik merkeenean. Sukaldari ona izan nahi duen edozeinentzat ezinbesteko den zerbait ikasi zuen han: jaio eta hazi garen lekuko sukaldaritza tradizionala. Gero, kezkak eta gogoak bilakaera bat izatera eraman zuten, berritu eta hobetzera. Baina horretarako ez da aski berezko gaitasuna; teknika menperatu behar da eta estudio handia behar da. Txarkuteria moderno eta tradizionala edo bonboigintza ikasi zituen, adibidez.





Berak dioenez: " Jakina, jatetxe handietako sukaldeetan aprendiz gisa ordu asko eman behar dira. Sukaldariak ez du mugarik. Bidaiak egin eta beste leku batzuetako teknikak bere sukaldera, bere lurrera egokitzen ditu, baina teknikoki ere oso jantzita egon behar du eta horretarako, ezagutu eta dastatu egin behar du beste leku batzuetan egiten dena".
PEQUERECETAS

Haurrekin janariak prestatzeko ideiak ematen dizkigun honako bloga aurkitu dut. Oso gauza eta ideia politak ematen ditu. Euskaraz ez bada ere, gomendagarria iruditu zait. Interesatzen bazaizue, sakatu irudiaren gainean. Janari berriren bat probatzeko baliogarria bazaizue poztuko naiz.Kontatuko didazue.


MAIONESA

Saltsa ezagun hau egiteko ontzi bat behar dugu oinarri.Oso erraz egin daiteke. Ez galdu parada haurrekin egiteko!

Osagaiak:
4dl oliba olio
1 arrautz eta 1 gorringo
2 goilarakada sagardo ozpina

Nola egin:

Ontzian jarriko ditugu gatza, ozpina, arrautza eta gorringoa.
Irabiagailua abiada handienenan jarri eta eragin. Hasieran  erdian mantenduko dugu, mugitu gabe. Gero, urtsu dagoenean, gora eta behera eraginen diogu.
Bien bitartean, oliba zorrotada mehe bat etengabe botako dugu bertara.






miércoles, 6 de febrero de 2013

OLIBATXO

Hona hemen txikienekin ikusteko bideo polita. Pirritx eta Porrotxek Marimotsen laguntzarekin olioa nola egiten den azalduko digute film labur honetan. Adi egon!



BROKOLIDUN PIZZA

Gurean zerbait goxo-goxo dagoenean, jaki hori "maragurie" dela erraten dugu. Hortik dator blog honen izenburua.

Maraguri Blog honetan haurrekin edota haurrentzako sukaldatzeko errezetak ez ezik, sukaldaritzaren inguruko txikien interesa pizteko baliabideak ere aurkituko dituzue. Estrenaldi honetan txikiei barazkiak erakargarri suertatzeko errezeta ederra ekartzen dut hona. Anima zaitezte, bada,  haurrekin sukaldatzera!





Osagaiak

Pizzarako:

  • 10 esne goilarakada
  • 1/2 zorrotxo legami
  • 200 gramo irin
  • 3 koilarakada  oliba olio
  • baratxuri xehatua
  • gatza

Gainekorako:
  • 1/2 brokolia
  • tomate frijitua
  • urdaiazpiko xehatua (hautazkoa)
  • gasna xehatu berria

Nola egin

  1. Aldez aitzinetik piztu labea 180 gradutara. 
  2. Esnea epeldu mikrouhinetan. Epeldu bertzerik ez, sobera berotu gabe.
  3. Legamia nahastu eta egoten utzi 5 minutuz.
  4. Errobot batean nahastu esne-legamiak irinarekin, gatz eta olio apur batekin eta baita baratxuri apurtxo batekin ere.
  5. Sortu bola moduko bat. Idor badago, bota esnea. Aitzitik, urtsu badago, gehitu irina.
  6. Utzi bola 30 minututan ontzi borobil batean zapi busti batez estalita. Epelean egon behar da. Ez ahaztu.
  7. Prestatu brokolia lurrunean. Ondoren, zatitu.
  8. Gehitu tomatea pizza-opilari.
  9. Kokatu brokolia pizza-opilaren gainean eta gehitu gasna xehatua.
  10. Sartu labean 200 gradutan pizzak erre-kolore polita agerian izan arte.